XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik goiz artan ez nue entzuten batre asotsik.

Iaiki eta juan nitze amaren gelara, eta gaixoa negar minak artua zego.

Galde egin nio zertzuen, baño ezin aterazi nio eta azkenean erran zire: zure aita io dute anitz eta Iruñara ereman dute giltzapera.

Juan gine biek mezara aitarendako eskatzera.

Amak meza ondoan deitu zue Iruñara, etze oraño urrutizkiñaik, baño argieñak bazue poste zenbaitetan itz egiteko bidea, eta itz egin zue berak azi zuen aur baten amarekin.

Nafarro guzian ezagutua zen, andre irakasle guzien zuzendaria Nafarroan.

Eta ez dakit zer intzuen baño, atsalde artan berean etorri ze nere aita etxera.

Gizajoa dena kolpatua, dena odol guziz betea.

Urte bat osoa kosta zitzaio pixke bat sendatzea.

Baño sendagileak ikusi ziolaik parte eman zuen edo salatu eta karabineroak bota zuzte gorputzetik eta eman ziote bertze zigorraldi zerbait.

Ongi merexie zute.

Oietaik zer itxaropen izen dezakegu?.

Baño, gaizki, gaizkiago ze bere lagunak egin ziona.

Erriko mutil batek juan beartzue nere aitaikin, zaldi eder batekin Frantziara.

Baño mutil onek, berak juan bearrean, iorri zitue karabineroak arrapa zezaten nere aitari; eta aisa denendako baño nere aitaindako makurren makurrena.

Ameriketara juan ze eta an dago.

Obe du, bertzenaz denek begi iluneikin begiratuko zute Mezkirizko guziek.

Orai ioka nezake edozein gauza ez dela gogoan pasten ere ori bezalako bertze bat.

Lemixiko urtean nere aita desinik gelditu ze sendagilletaik sendagilletara.

Gañera noiznai deitzen zute legegizonek eta juan bear izaten zue.

Gañera motel motela zego.

Nik erran dezaket, arrapatu zekoten gibeletik, urte batean gure azienda juan zen, eta deus gabe gelditu ginela.

Bei eta aratxe bagindue bedratzi buru, bi beor, eta multa eta bertze arat onatekin deus ere etzigute utzi.

Eta egun batean etorri zire lau gizon baitutzera etxe berria, eta orduen nere amatxi atera ze, eta erran ziote: - Noren etxea bearduzie? Etxea eta lurrak nereak dire, eta nere alabain senarrak ez eta alabak ere ez du deus egitekoik ebekin.

- Paperetan erraten du arenak direla.

- Non dire paper oiek?.

- Bai, gizon zurea iltzeaikin paratu dute zure alabain senarrain izenean .

- Nork manatuik, ez eta nere senarrain izenean ere?.

- Nere aitak eta amak neretako utziak dire eta oraño nik ez dut berexi norendako geldituko diren; oraño ni bizi naiz.

Orduan juan zire gizonak, deus erdietsi gabe.

Erroibarreko idazkariak eginikeko saltsak azkenean nik garbituak dire, naigabe aundiak pasatu onduan...